XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, lehenengo eta behin, behar den apailua eta horren nolakoak zehaztu behar dira (antzezko hezur bat izan dedinean, adibidez, pisua, luzea, jasamen-neurria, lehenerakortasuna etabar).

Ondoren, hori egiteko gaia edo gaiak aukeratu, eta hori jasan behar duten gorputz-ehunen tasunak aztertuko ditu.

Gero, apailuaren mekanikaren, eletronikaren, zinematikaren eta biolojiaren aldetatikako nolakoak erabili behar duenari egokitu behar zaizkio.

Segurtasunaren, malgukortasunaren, indarraren, andeakortasunaren, iraupenaren eta gorputzaren pairamenaren aldetatik izango duen erantzunaren aintzin-azterpen bat egiten da.

Egin eta ongi ateratzen bada, agian askoka egitea erabakitzen da.

Hiru dira beraz, gehienbat, antzezko soin-atal baten kontutan izan beharreko alderdi nagusiak.

Hori egiteko aukeratutako gaiaren edo gaien gorputzarekiko egokikortasuna; jartzen diren gaiak edo apailuak jartzen direneko gorputzean alerjiarik edo aitzitasunik ez sortaraztea, eta apailuaren gostea.

Nornahiren esku egon ahal izateko bezain antzezko soinatal merkeak egin nahi lirateke.

Horretzaz gainera, soinatalorde hoiek behar adineko iraupena izan behar dute.

Gaurregun, haltzairuzko, titaniozko, kobaltozko eta vanadiozko antzezko hezurrak daude.

Gorputz-ehunak soinatalordeei atxiki ez dakizkien, polimerozko lehengaiak erabiltzen dira.

Eletronikaren aurrerapenak urrats-doiztailuak ere asko hobetzea ekarri du.

Gaurregun kanpotik doitu daitezkeen urrats-doiztailuak ere ba daude, eta bai behar denean, adibidez huts egiten duenetan baino lan egiten ez dutenak ere.

Bionikazko soinatalordeak, hots, mikoeletronika zehatzaz baliatzen direnak, oraindik jaiotze-aldian daude.

AUKERAK ETA ETORKIZUNA.

Hau aurre-aurreko lan-alorra dugu, eta horretango iharduna gehienbat saiaketategitan eta Ikertegietan egiten da.

Hala ere, ba daude lan-moeta hoiek laster azkar zabalduko direnaren itxurak.

Hori gertatuz gero, osasunarekiko gaien alorrean eta medikuntzako baliapidegintzan ari diren industriek, gaitutako langileak beharko dituzte.